XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hasteko, gaurkoa aukera zozo samarra dela esan behar dut, besterik gabe bizpahiru baitira benetan aipatzea merezi duten pelikulak.
Erdipurdikoak dira zerrendako filme gehientsuenak, eta beno, eguraldiak gauera arte garbi irauten badu behintzat, telebista aurrean geratzea baino kalean bueltaska bat ematea nahiago izango du zenbaitek ziurrenik.
Filme onenen artean, telebista frantziarraren gaurko eskaintza pobrean adibidez, Alain Delon eta Simone Signoret, bigarrena lehena baino indartsuago oraingoan,
Musika eder batek girotuko duen drama ikusgarria da.
Susan Sarandon eta Geena Davis emakume erakargarrien esku protagonismo guztia utziz, nahiko lan txukuna lortu zuen Ridley Scottek duela hiru urte estreinatu zen honako
Beren eskubideak, eta bide batez emakume guztienak ere aldarrikatu nahi dituen bikotea da, eta eguneroko bizitza monotono eta aspergarrian jasaten dituzten tratu txar zein errepresioez erabat nazkatuta, autoa hartu eta abentura ero batean sartuko dira Thelma eta Louise.
Entretenigarritasun handiko zinta dela esan dezaket, nahiz eta istorioa bera baino, nire ustez duen elementurik azpimarragarriena protagonisten interpretazio lana eta, beharbada Scott zuzendariak eman dion erritmo bizi egokia.
Jeremy Ironsen jarraitzaileontzat, eskaintza ezin aproposagoa prestatu du lehen kate estatal espainiarrak.
Zuzen eta interesgarri baitago luxuzko aktorea, Oscar saria irabazteko balio izan zion drama honetan.
Alboan duen Glenn Close emazte pozoinduak ere, lan txarrik egin duenik ezin dut esan.
Bukowski idazle hil berriaren bizitzari buruz
Eta nire ustez behintzat, ez zuen lan txarrik egin, produkzio sofistikatu eta ederra da, zenbait unetan geldo samar irudikatuko bazaigu ere, amaieraraino ikustea merezi duen filmea izanik.
Inongo ordena kronologikorik errespetatu gabe kontatua dagoen istorio interesgarri honi aukera bat eman diezaiozuen eskatuko dizuet, beraz.
King Vidorren filmografia ezagutzen duenak ez du ziurrenik zikloaren barnean eskainiko den gaurko zinta hau ezagutzen.
Bertan estreinatu gabeko filmea baita, 625 lerroetan ikus dezakegun lehen aldia izanik.
Berez melodrama zuzena da, hasieratik amaierara ongi eta akatsik gabe eraman den istorioa oso originala ez bada ere.
Bestetik, Vidor maisuaren lanen artean ez da nabarmengarriena, baina beno, zikloa jarraitzen dugunok ikusi beharreko filmea denik ez dut ukatuko.
Nekazari zahar batek, izugarri maite duen iloba gizon ezkondu batekin harremanetan dabilela jakiterakoan, sortu berri den erlazioa hausten saiatuko da, pixkanaka ilobarekin duen harremana bera hondatu egingo delarik.